Ongi etorri guztioi!

Blog honetan ekokosmetikari buruzko informazio baliagarria aurkituko duzu, baita kosmetika naturala eta gustukoak izango dituzun kosmetiko aukeraketa bati buruzkoa ere! Blog hau mundu jasangarri eta osasuntsuago baten aldeko nire ekarpen xumea da, batuko al zera?

Gure kanpo itxura zaintzea gustuko dugu baina gure lurra eta gure osasunarentzat onak diren kosmetikoekin! Horregatik sortu dut orrialde hau, gu eta gure planetarekiko errespetua abiapuntutzat hartuta, zurekin baterako bidai bat hasi, eta eder eta osasuntsu mantentzeko proposamen interesgarriak egiteko.

Geroz eta eskuragarriagoak dira, bere osagai bikain eta naturalengatik, gure gorputzak maitatuko dituen krema, xaboi eta xanpuak; eta aldi berean, gure ingurunea kontu handiz zaintzen dutenak. Ingurumen-inpaktua gutxiagotzeko, oso garrantzitsuak dira bai kosmetikoaren edukia, baina baita bere ontzia ere. Garraiobide ekologiko, sostengarri eta gertuko produktuen aldeko apustua egiten dut ere.

Dendan ditudan produktuak, osagai naturalekin eta ingurugiroarekiko errespetua agertzen duten produkzio prozesu eta ontziekin eginak daude. Nire bizipen eta esperientzia pertsonalaren bidez gomendatzen ditudan kosmetikoak dira; produktu bakoitzarekin izan ditudan sentipenak zurekin partekatzen ditudalarik.

Gure osasuna eta planetaren aldeko nire ekarpen pertsonal honekin, biziki goza dezazula espero dut!!