Une zinez hunkigarria da gure seme-alaba jaioberria lehenengoz ikusten dugunean. Hitzez deskribatzea zaila egiten zaigun momentu zirraragarria benetan. Bizitzan zenbatetan bizi ote dezakegu horrelako zerbait?
Badakigu hala ere, bakoitzak era pertsonal eta ezberdin batean sentitzen dituela bizipenak eta ez garela noski berdinak. Norberak bizi ditzala une berezi horiek nahi dituen moduan eta eran, horixe baietz. Gure bizipenak, gureak soilik baitira, ez beste inorenak…
Badaude dena den, guztiok kezkatzen gaituzten zenbait gai eta horietako bat jaioberriaren zaintza naturala da hain justu. Izan ere, erditu aurreko ikastarotik umeentzako hainbat higiene produktuekin irteten gara osasun zentroetatik eta pozarren hartzen ditugu gainera oparitxoak. Edota lagun eta familiartekoen esker oneko opari moduan ere jasotzen ditugu bestetan, benetan eskertzen ditugun kosmetika-sortak.
Baina produktu hauen ezaugarriak aztertzen hasten garenean, kezka ugari sortzen zaizkigu. “Umetxoei zuzenduriko kosmetikoak izanik, osasuntsuak izango dira noski” pentsatzen dugu gurekiko. Baina segidan, liburuetara jotzen dugu, interneteko bilaketetan murgiltzen gara eta orduan ohartzen gara txikienentzat diseinaturiko kosmetika-sorta hauek, maiz, osagai kaltegarriz josiak daudela.
Izan ere, arlo honetan ezarritako legeak mugatuak dira eta hainbat osagai oso kaltegarri ez dituzte debekatzen. Ondorioz, jaioberriarena bezalako larruazal sentiberarentzat, biziki agresiboak diren osagai kimikodun kosmetikoen salmenta guztiz legala den arren, zinez kaltegarriak dira.
Baina gure esku artean dugun jaioberriaren zainketak asko kezkatzen gaitu eta bere azal sentibera ahalik eta goxoen artatu nahi dugu. Izan ere, gure haurtxo babesgabearen ardura osoak guregan dirau eta bere zainketarekiko erabakiak guztiz kontzienteki hartu nahi ditugu. Harekin zerikusia duten edozein arlorekin bezala, noski :)
Lehenik eta behin, garrantzitsua da jaioberriaren higiene-beharrak zeintzuk diren ezagutzea. Izan ere, bere azala biziki fina da hasieran eta inguruarekiko kontakturik gabea. Poliki-poliki eta pausoz pauso egin beharreko moldaera da.
Jaioberriari zilbor hestea erori ondoren, gorputza pixka bat bustitzen has gaitezke eta emeki-emeki urez garbitu. Izan ere, heltzen goazen neurrian, gure azalaren PHa aldatuz doa, baina hasera batean larruazalaren mantu azidoa osatu ez denez, PH altuagoa du jaioberriak. Mantu azidoak, larruazala deshidrataziotik eta mikroorganismoetatik babesteaz gain, PHaren erregulatzaile-funtzioa ere badu.
Horregatik, lehen hilabetetan garbiketa ur pixka batekin egitea soilik gomendatzen dugu eta almendra, kamamila edo ilena bezalako olio leun naturalez baliatzea, behar izanez gero. Olioek, gainera, efektu lasaitzaile eta erlaxatzaileak dituzte, jaioberriaren atsedenari mesede egingo diotelarik, larruazala babesteaz gain.
Hilabeteak aurrera joan ahala, haurtxoa geroz eta gehiago ezagutzen joango garenez, bere larruazalaren beharrez ere ohartuko gara. Lehen esan dugun moduan, kosmetika-industriak eskaintzen dizkigun txikienentzat produktuek hainbat osagai oso kaltegarri dituzte eta beraz aukera itzazue ezbairik gabe naturalak direnak bakarrik. Dakizuenez, kosmetikoak kanpo aldean erabiltzen ditugun arren, azalean sartzen dira eta gure organismoari oso negatiboki eragiten diote, kantzerigeno, disruptore hormonal moduan…
Zorionez merkatuan, osagai osasuntsuz eta naturalez eginiko produktu-aukera gero eta zabalagoa da. Baina adi ibili hala ere, askotan konfiantzako farmazi edo zenbait dendetan, ez-jakintasun hutsagatik, naturaltzat jotzen dituzten kosmetiko kaltegarriak gomendatzen baitizkigute. Horregatik garrantzitsua da gai honen inguruan oinarrizko ezaguerak izatea eta Muxu Cosmetics-ek eskaintzen dizun konfiantzadun saltzaileen aholkuaz baliatzea.
Guk Muxun aukeraketa oso selektibo eta esklusiboa egin dugu gure umetxoen eguneroko higieneari dagokionez ere. Kosmetika solido jasangarri arloan, egon badaude goxotasunez eta osagai ikaragarriz formulaturiko xaboi eta xanpuak.
Familia osoarentzat oso aproposa izan daitekeen Kia Ora-ren Ultrasuavexanpua da gure aukera horietako bat, ile sentikorrentzat eta 6 hilabetetik aurrera erabiltzeko umeentzat egokia. Osagai nagusia oliba-olioa da, eta, kamamila eta ilenarekin batera, sinergia elikagarria, lasaigarria eta konpontzailea osatzen dute. Usain gozo eta leuna duen artisau-xanpu honen banilla-estraktua gailentzen da gainerako osagaien artean. Familia osoaren gozamenekoa izango da!
Eta xaboi gozo baten bila bazabiltza, etxe berdinekoa den Manzanilla Detoxaurpegi zein gorputzeko azal sentiberentzat pentsatua dagoen proposamen hau daukagu zuretzat, 6 hilabetetik aurrerako haurtxoentzat ere ezin hobea izango delarik: eskuz egina, hotzean, oinarri gisa oliba-olio birjina eta kalitate goreneko landare-olioekin formulatua.
Gainera, gure Muxu Cosmetics dendan, Ultrasuave eta Manzanilla Detox produktuekin batera, Silver Touch iraupen luzeko desodorantea kreman barne duen beherapendun sorta berezi bat ere badugu salgai: Azal sentikor eta haurdunentzat, gorputz-higiene sorta
Eta behar izanez gero, gustu handiz erantzungo dizugu edozein kontsulta edo duda: idatz iezaguzu @muxucosmetics Instagram kontura, www.muxucosmetics.eus gure webguneko whatsapp kontaktura edota gure leire@muxucosmetics.com helbidera. Atsegin handiz jasoko dugu zure aholku-eskea!