Partekatu

#5 Reparador xanpua. Inuit-en Amla y Germen de Trigo, 90 g
Partekatu

9,95

Inuit-en #5 xanpu solido naturala ile lehor edo kaltetuak leheneratzeko eta adats osasuntsu eta elikatua izateko formulatuta dago. Galorratza, amla-olioa, murumuru-gantza, landare-keratina eta landare-inulina dituen formula bat da; osagaien sinergia indartsua, propietate elikagarri, leungarri, konpontzaile eta indartzaileak dituena. Ylang Ylang eta geranioaren olio esentzialek, gainera, distira emango diote ileari.

Bere xanpuak egiteko, Inuit-ek kokotik eratorritako tentsioaktibo bat erabiltzen du (Sodium Cocoyl Isethionate), guztiz naturala eta biodegradagarria. Beren ustez garbitzailerik onena da, esterifikazio bidez lortua eta sulfatorik gabea.

OHARRA: Inuitek fabrikatzeari utzi dio, eta baliteke #5aren izakinik ez izatea; baina propietate berdinak dituen Kia Oraren  MAMBO  xanpua eskaini diezazukegu. Kontsulta ezazu hemen

Agortuta

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Inuit-en #5 oso laguntzaile elikagarria da zure ilea konpontzeko, aparteko pisurik eman gabe! Nik ile fina daukat, ugaria izan arren, baina, printzipioz, ez da nire adatsa edertzeko xanpu-mota. Normalean, indartzeko edo bolumena emateko aukera bilatzen dut.

Baina Inuit-en konpontzailea, nire kasuan, oso irtenbide ona da nire adatsak leheneratze-lana behar duen uneetarako; agian, udan maiz itsasoan egon edo igerileku-saio luzeak egin ondoren. Ez dit aparteko pisurik ematen eta hori primerakoa da, nire ilea konpondu nahi dudalako baina bizitasunik kendu gabe, benetan bete-beteko xanpua!

Inuit-ek eskuz egiten ditu bere xanpu naturalak. Laborantza ekologikoko landare-olioak erabiltzen ditu, hotzean egindako lehen presiokoak eta horri esker, bere propietate guztiak mantentzen ditu, aldi berean, ingurumena errespetatzen duelarik.

Gogoan izan xanpu solidoek asko irauten dutela, baina zaindu egin behar ditugu ere; dutxako edo uretako hezetasunetik urrun utzi behar ditugu lehortzen, erabili bitartean eta ondoren, idealki, zulotxodun xaboi-ontzi baten gainean. Oso garrantzitsua da, halaber, ura iristen ez den leku batean gordetzea, erabiltzen ez ditugunean ez daitezen bigundu eta desegin. Horrela, xaboi-pastillak egoera onean mantenduko dira eta prest hurrengo garbiketarako!

Osagaiak

Sodium Cocoyl Isethionate , Helianthus Annuus, Emblica Officinalis , Triticum Vulgare Germ Oil *, Astrocaryum murumuru , Water, Hydrolyzed Wheat Protein, Leuconostoc/Radish Root Ferment Filtrate ,Inulin , Cananga Odorata Flower Oil*, Pelargonium Graveolens Oil*

*Laborantza ekologikoa

Erabiltzeko modua

Ilea oso ondo hezetu, xanpua busti eta ondoren beheranzko mugimenduak egin burugainetik puntetaraino, ez nahasteko. Garbitu ilea, baina prozesua errepikatu aparra lortu ez baduzu.

Azkenik, ur ugariz garbitu, xanpua erabat kentzeko.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Zero waste
Pack birziklagarria
Beganoa
Cruelty free
Gluten free