Partekatu
Crema y serum para el cuidado natural de pieles sensibles y mixtas

Azal sentibera edo mistoarentzat, egun eta gaueko aurpegiko krema sorta
Partekatu

74,80

Azal sentibera edo mistoarentzat den aurpegiko errutina honek, osagai hauek ditu:

  • Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Fuego y Agua aurpegiko krema, 50 ml
  • Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Agua y Fuego aurpegiko seruma, 30 ml

 

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Fuego y Agua aurpegiko krema, 50 ml

Larruazal sentikor edo mistoetarako krema, hidratazioa ematen duena eta denboran laguntzen duena. Zure azala elikatuta eta orekatuta sentituko da.

Jojoba-olio apartak eta cannabis sativa olioek suspertu eta orekatzeko propietatez hornitzen dute Fuego y Agua, azalari ere elastikotasuna ematen diotelarik. Kamamilak zure larruazaleko hanturak ere lasaitu eta arinduko ditu.

Bach loreen sinergiari esker, aurpegiko krema hau oso onuragarria da bakean egon eta arazoak erlatibizatu nahi dituzuenontzat, erlaxazio-dosi handia ematen baitu!

Fuego y Agua 50 ml-dun banbuzko dosifikagailudun ontzi batean dator.

 

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Agua y Fuego aurpegiko seruma, 30 ml

Larruazal sentikor edo mistoetarako pentsatutako seruma, elikadura eta bizitasuna emateaz gain, gehiegizko gantz-jarioa erregulatzen duelarik.

Jojoba-olio apartak eta kalamu-olioek Agua y Fuego-ri suspertu eta orekatzeko propietateak ematen dizkiete, baita elastikotasuna ere. Granada eta mugurdi-olioek, gainera, larruazaleko hanturak zaintzen dituzte.

Agua y Fuego-ren olio esentzialen sinergiak gure osasun emotiboari mesede egiten dio ere, baretasun eta lasaitasuna ekarriko baitizkigu, eta zure azalean ongizate hau islatuko da!

Fuego y Agua 30 ml-dun banbuzko tanta-kontagailudun ontzi batean dator.

Agortuta

Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Fuego y Agua aurpegiko krema, 50 ml

Krema fina baina gorputz lodikoa da aldi berean Fuego y Agua eta xurgatze azkarrekoa. Krematsua da oso eta nire azalak txit gustura jaso ditu krema honen laztanak 🙂

Usain atsegina baina leuna du gainera, belar usaina esango nuke. Ez da halere aroma iraunkorra baina bai oroimenean geratzen den horietakoa, gure osasunarentzat benetan onuragarria!

Kamamila lore-ura, Fuego y Agua-ren formulazioaren oinarrian dugun osagai hau, azal koipetsuentzat oso  gomendagarria da eta aknedun azalen tratamenduan ere biziki egokia. Cannabis sativa olioa ere osagai nagusienen artean dugu, bere gaitasun hidratatzailea krema honen ezaugarri garrantzitsuenetakoa delarik. Bestalde, jojoba olio kopuru nabarmenari esker, azalaren garraztasuna orekatu eta indartu egingo dugu.

Fuego y Agua-k, Agua y Fuego-rekin batera bikote aparta osatzen dute! Egunez lehena erabilita eta gauez bigarren seruma, azal misto eta/edo sentibera pozarren sentituko da!

 

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Agua y Fuego aurpegiko seruma, 30 ml

Serum honek atsedena eman dio nire azalari, merezi duen deskantsu eta indargarria!

Luxuzko olio nahasketa hau nutriente onenekin egina dago: Jojoba olioa, kalamu olioa, sacha inchi olioa, mugurdi olioa, granada olioa… Osagai guzti hauek, propietate ezin hobeak dituzte nire azalaren ezaugarri berak dituzuenontzat, hau da, azal sentikor edo/eta mistoarentzat.

Agua y Fuegok usain oso atsegina du eta xurgatze azkarrekoa da. Sentsazio oso onak izan ditut serum honekin, asko gozatu dut! Eta nire azalari oreka mantentzen lagundu dio, itxura osasuntsua agertuz.

Nik gauez erabili dut, alde batetik azalak atsedena hartzeko momentu onena delako eta bestetik oliotsua izanik, niri gauerako gehien gustatzen zaidan testura duelako. Izan ere, Terai-k eskaintzen duen Agua y Fuego-ren eguneko proposamena, Fuego y Agua krema da.

Osagaiak

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Fuego y Agua aurpegiko krema, 50 ml

Aqua (Water), Anthemis nobilis Floral Water*, Cannabis sativa (Hemp) Seed Oil*, Simmondsia chinensis (Jojoba) Seed Oil*, Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Glyceryl Stearate**, Cetearyl Alcohol**, Stearic Acid**, Sodium Lauroyl Glutamate**, Bacopa monnieri Leaf Extract*, Parfum***, Melaleuca ericifolia Leaf Oil, Alcohol* (Flores de Bach), Cetyl Alcohol**, Xanthan Gum (espesante de grado alimentario), Tocopherol, Maleated soybean Oil, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Benzoic Acid†, Sorbic Acid†, Dehydroacetic Acid†, Benzyl Alcohol†, Linalool††, Limonene††, Geraniol††.

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Landare-jatorriko emultsionatzailea.

*** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia

Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.

†† Olio esentzialen osagai naturala

Osagaien %99 jatorri naturalekoak dira.

 

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Agua y Fuego aurpegiko seruma, 30 ml

Simmondsia chinensis (Jojoba) Seed Oil*, Cannabis sativa (Hemp) Seed Oil*, Plukenetia volubilis Seed Oil*, Rubus idaeus (Raspberry) Seed Oil*, Punica granatum (Pomegranate) Seed Oil*, Parfum**, Tocopherol, Maleated soybean Oil, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Linalool***, Limonene***, Geraniol***.

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Olio esentzial ekologiko eta ez-ekologikoen sinergia

*** Olio esentzialen osagai naturala

Osagaien %100 jatorri naturalekoak dira.

Erabiltzeko modua

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Fuego y Agua aurpegiko krema, 50 ml

Kantitate txiki bat goizez edo/eta gauez azal garbian zabaldu, masaje leun bat eginez.

 

Larruazal sentikor edo mistoetarako Terai-ren Agua y Fuego aurpegiko seruma, 30 ml

Aurpegia hezetu eta masaje leun batekin kantitate txiki bat aplikatu, goizez edo/eta gauez.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Gluten free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria