Banbu-ren Moso banbuzko hortzetako eskuila leuna
3,95€
Banbu-ren hortzetako eskuila leun honi esker, Zero Waste eran mantenduko dugu ahoko higienea eta hortzeri osasungarria edukiko dugu ere. Arreta eta gozotasun handiz garbitu behar diren hortz sentikorrentzako berariazkoa da. Gainera, sentsazio onak izateko, zura piska bat leunduta dago, eta kalitate handiko zurdei esker, garbiketa eraginkorra baimentzen dute.
Banbu-k kontu handiz aukeratzen ditu materialak eta bere eskuilen fabrikazioa, beganoak eta ahalik eta iraunkorrenak izan daitezen. Moso banbu-zurez eta Nylon 6 DuPont zurdez eginak daude, BPA eta ftalatorik gabe. Errazago identifikatzeko, nylon-a hainbat koloretan koloreztatuta dago elikagaietarako koloratzailearekin, eta hortzetako eskuilaren bilgarria kartoi birziklatuzko kaxaz egina dago.
Banbu-ren hortzetako eskuila leuna nire beharretara egokitzen da, ahoko higieneari eta ingurumenaren zaintzari dagokienez! Nik hortzoiak sentikorrak ditut eta Banbu-ren eskuila leunak hortzak oso ondo garbitzeko aukera ematen dit, baina aldi berean kontu handiz.
Eskuila hau oso arina eta erabilerraza da, kirtena oso estilizatua baita eta manipulagarria. Zurdak ere oso atseginak dira eta garbiketaz gozatzeko aukera ematen dute.
Banbua, bakterioen kontrako agenteei esker, oso material egokia da hortzetako eskuilentzat. Eskuila hau egiteko erabiltzen den zur-mota, Moso banbua, aukerarik iraunkorrenetako bat da; azkar hazten delako, ur gutxi behar duelako eta zuhaixka denez ez delako moztu behar. Bizitza baliagarriaren amaiera iristen denean eta Banbu-ren eskuilak birziklatzeko, kanpoko kaxa edukiontzi urdinean sartuko dugu, zerrak edukiontzi horian, buruaren gainerakoa grisean eta zura hondakin biodegradagarrien edukiontzian.
Moso banbu-zura eta nylon-a
- Lehenengo aldiz erabili aurretik xaboi-urarekin garbitzea gomendatzen da, egon litezkeen zur-hondarrak kentzeko.
- Erabili ondoren, utzi lehortzen hezetasunetik urrun eta oso leku aireztatuan.
- Hiru hilean behin aldatzea komeni da.