Partekatu

Terai-ren Union Entre Cosmos esku-krema, 50 ml
Partekatu

10,90

Eskuak lehorrak, oso lehorrak edo narritatuak ditugunerako pentsatutako esku-krema hau oso erraz zabaltzen da. Union Entre Cosmos jartzen gozatuko duzu, bere testura ertainagatik eta azkar xurgatzen delako besteak beste.

Olo eta tamanu-olio kantitate handiari esker, larruazal lehortu eta narritatuak lasaitu eta leundu egiten ditu. Kalamu eta koko olioek, gainera, elastikotasuna ematen diote azalari, deshidratazioa saihestuz.

Hainbat Bach loreen sinergiak, gainera, Union Entre Cosmos ekintza orekatzaile holistikoaz dohaintzen du; garbiketa, orbaintzea, kongestioa kendu, babesa, egokitzapena, kontzentrazioa, energia eta konexioa emanez.

50 ml-ko lata-ontzia, esku-poltsan eramateko ezin hobea da. 100 ml-ko beirazko dosifikagailudun ontzian ere eskuragarri dugu.

In stock

SKU: M0001 Categories: , Brand:
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

Eskukrema hau benetan praktikoa eta oso atsegina da! Azkar xurgatzen da eta hori eskertzekoa da, horrela beste jarduera batekin hasteko ez baita eskuak oliotsuak ez izan arte itxaron behar.

Oso usain atsegina eta leuna du. Eskuen azalak oso distira polita hartzen du Unión entre Cosmos xurgatzean, eta zeta-ukitua ematen die.

Osagai nagusien artean kalamu-olioa dago, kosmetikoen erabileran oso hedatua. Olio horrek, besteak beste, hidratatzeko eta azala leuntzeko gaitasuna du. Krema honen formulazioan gailentzen den osagaietako bat da, eta azalaren zainketa luxu bihurtzen du!

Gure eskuak artatzeko kosmetiko bikaina da Unión entre Cosmos, eta bere formulazioa Bach loreek dituzten propietate holistiko orekagarriek borobiltzen dute.

Osagaiak

Aqua (Water), Cannabis sativa (Hemp) Seed Oil*, Cocos nucifera (Cocunut) Oil*, Avena sativa Kernel Flour *, Glyceryl Stearate**, Cetearyl Alcohol**, Calophyllum inophyllum (Tamanu) Seed Oil*, Stearic Acid**, Sodium Lauroyl Glutamate**, Xanthan Gum (espesante de grado alimentario), Alcohol* (flores de Bach), Potassium Sorbate***, Sodium Benzoate***, Helianthus annus (Sunflower) Seed Oil*, Rosmarinus officinalis (Rosemary) Leaf Extract*, Citric acid (ajustador de pH).

* Jatorri ekologikoko osagaia.

** Landare-jatorriko emultsionatzailea.

*** Ecocert-ek onarturiko kontserbatzailea.

Osagaien %100 jatorri naturalekoak dira.

Erabiltzeko modua

Kantitate gutxi hartu eta eztiki zabaldu, une horretaz gozatuz.

Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Haurdunak
Zero waste
Pack birziklagarria