Partekatu
Maquinilla y brocha de afeitado para depilación natural

Banbu-ren Wood, bizarra egiteko brotxa
Partekatu

17,95

Banbu-ren bizarra moztu edota depilatzeko Wood izeneko brotxa hau, zure Zero Waste aliatua da. Paulownia-zura, kalitate oneko altzairu herdoilgaitza eta Kanekalon-ile beganoaz eginiko brotxa honek, ukitu natural eta klasikoa emango dio zure konketari.

Wood oso erosoa, arina eta oso onuragarria da, brotxa pasatzean esfoliazio fina ahalbidetzen duelako; bizarra hobeki eginez eta akabera iraunkorra lortuz.

Horrez gain, bizarra mozteko orriak eta Banbu-ren Old School bizar-aitzurra ditugu ere eskuragarri, Wood brotxarekin bat egiten duena.

In stock

SKU: M0057 Categories: , Brand:
Entregak
Jaso zure eskaera 48-72 ordutan
Bidalketa-gastuak dohainik
45€ baino gehiagoko eskaeretan
Itzultzeak
Dirua itzuliko dizugu
Muxu esperientzia

A ze atsegina den brotxa hau, bai bizarra kentzeko, baita depilatzeko ere! Ilea oso leun eta gozoa da, eta nahiz eta klasikoak baino neurri handiagoa izan, benetan erabilgarria eta arina da. Apar asko egiten du gainera, bai depilatzeko Terai-ren Suavidad erabiliz, baita Terai-ren bizarra mozteko Activación Sólida erabiliz ere;  biak gure dendan eskuragarri dituzularik.

Bizarra mozteko brotxaren oinarria egiteko erabiltzen den Paulownia zur-mota da aukerarik iraunkorrenetako bat. Banbua bezala, azkar hazten den eta hezetasunarekiko erresistentzia handia duen espeziea da: Oso egokia urarekin kontaktuan egon ohi diren produktuentzat, bizarra egiteko brotxa bezala! 🙂

Kanekalon ile beganoa, jatorri sintetikokoa eta kalitate onekoa, gama altuko ileordeen ohiko materiala da. Oso leuna da, eta azkonarraren ilea dirudi, bizarra egiteko brotxentzat adatsik onena.

Banbu-ren bizar-brotxak oso iraunkorrak dira, eta mantentze-lan egokiak eginda, bizitza osoan gozatu ahal izango dituzue. Hala ere, bizitza baliagarriaren amaiera iristen denean eta birziklatzeko, kanpoko kartoizko kaxa edukiontzi urdinean sartuko dugu, zura hondakin organikoen edukiontzian eta altzairua puntu berde batean.

Materiala

Paulownia-zura, altzairu herdoilgaitza eta Kanekalon ilea

Erabiltzeko modua

Busti aurpegia eta brotxa ur epelez, eta igurtzi brotxa zirkuluetan bizarra egiteko xaboian. Depilatu behar den eremuan mugimendu zirkularrekin eta eskuzabaltasunez aplikatu, guztiz estali arte. Eta… dena prest hasteko!

Mantentze-lanak

Egon litekeen fabrikazio-hautsa kentzeko, lehenengo aldian erabili aurretik, xaboi-urez garbitzea komeni da (ez erabili produktu edo garbigarri agresiborik!).

Erabili ondoren…

  1. Uretan ondo eragin brotxa,
  2. Kontu handiz lehortu eskuoihal batekin,
  3. Astindu,
  4. Eta lehortzen utzi oso leku aireztatuan eta hortzak beherantz dituela.
Ziurtagiriak eta zigiluak
Beganoa
Cruelty free
Zero waste
Pack birziklagarria