Muxu esentzia: Lurrari eta gu guztioi muxu bat. Kosmetika kontzientea.



Ni, Leire, plastikoz inguraturik bizi izan naiz hamaika urtez Bartzelonatik gertu, plastikoa lehengaia erabiltzen duen fabrikatzaile batentzat lanean. Baina bertan administrazio arduradun nintzela, mundu sostengarri batekin amesten nuen…

Ama izatean, nigan eragindako aldaketa garrantzitsuarekin erlazionaturik zegoen amets hau. Nire txikiek mundua beste era batera ikustarazi eta gure lurrak jasotzen duen tratu txarraren aurrean, begiak irekitzen lagundu zidaten. Baina plastikoarekin elkarbizitzen, amets jasangarri hau ezin zen egiazko bihurtu…

Horregatik, bide horretatik jarraitu eta aurrerapauso bat eman ahal izateko, nire bizitzan aldaketa garrantzitsuak egin behar nituela ohartu nintzen. Eta erabakigarrienetik hasi nintzen: hamaika urteko ibilbidea eta gero, lan egiten nuen enpresari adio esan nion!

Aldi berean, kosmetika naturala eta komunikazio digitalari buruzko ikasketak burutu nituen. Bi arlo hauek, amets jasangarriarekin bat zetozen, jendeari norberaren zainketa osasuntsuaren garrantziaren mezua helarazi nahi niolako, ama lurrarekiko errespetua galdu gabe. Pertsonei gure zainketa naturalaren garrantziaz ohartarazi nahi nien baina plastikozko ontziek ingurumenari egiten dioten kaltea ahaztu gabe.

Kosmetika kontzienterako bidea

Bidean aurrera jarraitu nuen ezaguera berriak nireganatzen eta zero zabor pentsamoldea aztertzen. Eta poliki-poliki, buruan nerabilkien pentsamendua osatzen eta itxura ematen joan nintzen. Ekimen honek, nire ibilbide-lagun izango zirenekin partekatu nahi nituen pentsamenduekin zuen zerikusia…

Eta horrela otu zitzaidan kosmetika kontzienteari buruzko web-orria egitea!! Gertuko kosmetiko natural eta ingurumena zaintzen duten kosmetiko proposamenei buruz hitz egingo nuen webgunea sortu nahi nuen, gorputza laztantzeko kosmetikoak! Barrutik eta kanpotik, jasangarriak izango ziren produktuak. Lurra eta norbera maitatzea ez baitira kontrajarriak, alderantziz, elkar maitatzen badute, haratago heldu daitezke!

Nire gertueneko hiru hizkuntzetan egin nahi nuen gainera: Euskera, mundu honetan jaso ninduen lurreko hizkuntza delako; Katalana, etxean bezala sentitzen naizen tokiko hizkuntza delako eta Gaztelera, jaiotzetik bizikide izan dudan hizkuntza delako.

MUXUCOSMETICS.COM: Maitasun istorio iraunkorra

Eta zorioneko ipuinetan izan ohi den bezala, nire kontakizunean ere gure planeta eta gizakia muxu batez elkartu ziren; abiapuntutzat jasangarritasuna hartuz, bata besteari haien maitasuna aitortuz eta hitz eztiak xuxurlatuz…

Horrela eta instant zehatz horretan, hasi zen muxucosmetics.com-en istorio polita; Leire, ni neu, gidoilari izanik…

Egin bat gure kosmetika kontzienteko ipuinarekin

…Eta zuk zer diozu, nire kontakizunaren partaide izan nahi al duzu? Kosmetika kontzienteko aukera onenen ibilbide honetan elkarrekin aurrera egitea nahi al duzu? Lagun nazazu bada!!

Muxu esperientzia

Kosmetikoen probak Muxurekin: gure esperientzia eta ikuspegia

Muxu-n produktuak probatu eta gure esperientzia gehitzen diogu web-ari. Gure ustez, oso garrantzitsua da kosmetikoei buruz dugun ikuspegia ematea, zuen behar eta nahietara hobekien egokitzen diren produktuak aukeratzen laguntzeko.

Kosmetikoen probako parte-hartzaileak

Horregatik, larruazal-mota, ile-tipologia eta gutako bakoitzaren ezaugarrietara egokitzeko, kosmetikoen proban nire lagunek parte hartzen dute, produktuek pertsonengan duten portaera ulertzen laguntzeko.

Gure probatzaileak aurkezten

Nahi al duzu testadore batzuk aurkeztea?! Bada, hemen ditugu Teresa eta Gemma, Muxu-n sinesten duten bi lagun eta ekarri nahi duen horretan, amets honetako bi bidelagun!

Kosmetika kontzienterako trantsizioa egiten ari dira, kosmetiko natural iraunkorren aldeko apustua eginez, eta horregatik dute zeresanik! Beren sentsazioak, prozesua eta Muxu-ren kosmetikoekin dugun esperientzia transmititzen lagun diezaguketen xehetasun guztiak zehaztasun handiz kontatzen dituzte.

Paregabeko esperientziak aukera egoki baterako

Eta benetan haien fisionomiak oso desberdinak dira! Batek ile izurtua du, eta besteak, kizkurra; batek larruazal normala du, eta besteak, mistoa… Azken batean, hobekien egokitzen zaizkizuen kosmetikoak aukeratzen lagun diezazueketen bi esperientzia 🙂