Markak

Muxucosmeticsen, edertasun naturalean eta osagai naturalek azala zaintzeko duten ahalmenean sinesten dugu. Hori dela eta, arreta handiz hautatzen ditugu kosmetika natural, kontziente eta plastikorik gabeko markarik onenak esperientzia paregabe eta jasangarri bat eskaintzeko.

Gure online dendan, sektoreko marka ospetsuenenen aurpegia, gorputza eta ilea zaintzeko produktu sorta zabala aurkituko duzu. Guztiek partekatzen dute gure ingurumena eta pertsonen osasunarekiko konpromisoaren filosofia.

Zergatik aukeratu Muxucosmetics?

Kosmetika naturalak eta ziurtatuak: gure produktu guztiak osagai natural eta organikoekin eginak daude, nazioarteko erakunde nagusiek ziurtatuta.

Kosmetika kontzientea: Ingurumena errespetatzen duten eta animaliekin probak egiten ez dituzten marken aldeko apustua egiten dugu.

Plastikorik gabeko kosmetikoak: jasangarritasunaren aldeko apustua egiten dugu eta horregatik, plastikozko ontzirik gabeko produktuen aukera zabala eskaintzen dugu.

Arreta pertsonalizatua: zure beharretara hobekien egokitzen diren produktuak aukeratzen laguntzen dizugu.

Banbu

Kosmetika jasangarriaren aitzindariak eta kalitateko zero hondakineko osagarriak, zu eta Planeta produktu-sorta zabalarekin zaintzeko.

Kia Ora

Xanpu, xaboi solido eta artisau-kosmetika aukera aparta, behar eta esperientzia sentsorial bakoitzera egokitzen dena.

Palombella

Maitasunez, mimoz eta asmo sendo batekin egindako kosmetika solido naturala: gure bainuetatik plastikozko ontziak desagerraraztea.

Muxucosmetics: Terai
Logo Terai

Terai

Bere formula zoragarriak Ayurveda, Aromateràpia eta Bach loreen bateratzea dira, eta larruazal-mota bakoitzari erantzuten diote.